top of page

JUGLAREAK

Juglareak Erdi Aroko Europako antzezleak ziren, musika tresnak jotzeko, kantatzeko eta istorioak eta elezaharrak kontatzeko dohaina zutenak.

​

Juglareak herri jatorriko pertsonak izaten ziren, urruneko gudu istorioak kontatzen dituzten abeslari eta txerpolariak. Ezagutzen dira hauetako batzuen izenak ere, Cercamon esaterako. 
​
Juglareak Erdi Aroko Europan herriz herri eta jauregiz jauregi ibiltzen ziren poeta-saltinbankiak ziren. Haien lanaren helburua garaiko jendearen bizitza atsegintzea zen, dirua, janaria edota beste zerbaiten truke. 
Musikari dagokionez, abestea eta instrumentuak jotzea zen arruntena; baina, trobadoreek ez bezala, ez zuten musika konposatzen.  
Musikaz gain, bestelako ikuskizunak egiten zituzten jendea entretenitzeko. 
Juglareek erabiltzen zituzten instrumentu musikalak, askotan, eleizak debekatuak izan ohi ziren.

 
​

 

 

 

​

bottom of page